Testu iragarlea sartu
1 Testu iragarlea aktibatzeko edo
desaktibatzeko, sakatu azkar #
birritan. Honela telefonoko editore
guztietan aktibatzen edo
desaktibatzen da testu iragarlea..
ikurrak testu iragarlea
aktibatuta dagoela adierazten du.
2 Nahi den hitza idazteko, sakatu 2-9
teklak. Teklak behin bakarrik sakatu
letra bakoitzeko.
3 Hitza idatzitakoan, zuzena bada, joan
eskuinera baieztatzeko edo sakatu 0
zuriunea gehitzeko.
Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin
eta berriz tekla konbinazioarekin bat
datozen hiztegiko hitzak ikusteko.
Hitzaren ondoren ? karakterea
bistaratzen bada, hitza ez dago
hiztegian. Hitz bat hiztegian
gehitzeko, hautatu
Letreiatu
, idatzi
hitza (gehienez 32 karaktere) ohizko
idazketa modua erabiliz eta hautatu
Ados
. Hitza hiztegira gehitzen da.
Hiztegia beteta dagoenean, hitz
berriak hitz zaharrena ordezten du.
Idatzi hitz konposatu baten lehen zatia,
baieztatu eta joan eskuinera. Idatzi hitz
konposatuaren bigarren zatia. Hitz
konposatua osatzeko, sakatu 0 zuriune
bat gehitzeko.