Hasierako pantaila
Telefonoa piztutakoan eta sarera
erregistratutakoan telefonoa hasierako
pantailan eta erabiltzeko prest dago.
Erabilitako azken zenbakien zerrenda
irekitzeko, sakatu deitzeko tekla.
Ahots-komandoak edo ahotsezko
markatzea erabiltzeko, eduki sakatuta
eskuineko aukeraketa tekla.
Profila aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta
hautatu profil bat.
Sarera konektatzeko, eduki sakatuta 0.
Bluetooth konexioa aktibatzeko edo
desaktibatzeko, eduki sakatuta *.
Hasierako pantaila aldatzeko, hautatu
>
Ezarpenak
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Pertsonalizazioa
>
Egonean modua
eta erabilgarri dagoen
aukeretariko bat.