Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko
zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun
izatea beharrezkoa da. Zenbait aukera ez
daude erabilgarri sare guztietan, zenbait
funtziok zerbitzu-hornitzaileekin akordio
bereziak izatea eska dezakete. Sareko
zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak
gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera
zure hornitzailearen sareko eta roaming
sareetako datu-transmisio tarifak
ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak
zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zenbait sarek sareko laguntza behar
duten funtzioak erabiltzeko moduan
eragiten duten murrizketak izan
ditzakete, TCP/IP protokoloetan
funtzionatzen duten eta hizkuntzaren
araberako karaktereak dituzten WAP 2.0
protokoloak (HTTP eta SSL) bezalako
teknologia zehatzak esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko
zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira
telefonoko menuan agertuko. Telefonoak
menuaren izenak, menuaren ordena eta
ikonoak bezalako elementuak
pertsonaliza daitezke.
Segurtasuna
5
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.