Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak
betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5
zentimetroko (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun
zorro babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete
metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez
aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate oneko sare
konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat
eskuragarri egon arte. Jarraitu utzi beharreko tarteari
buruzko argibideak transmisioa amaitu arte.