Konfigurazio ezarpenak
Multimedia mezularitza, posta
elektronikoa, sinkronizazioa, zuzeneko
erreprodukzioa eta arakatzailea erabili
aurretik ezarpen egokiak zehaztu behar
dituzu telefonoan. Telefonoak
automatikoki konfigura ditzake
arakatzaileari, multimedia mezularitzari,
sarguneei eta zuzeneko erreprodukzioari
dagozkien ezarpenak SIM txartelean
oinarrituta Bestela, Ezarpenen morroia
erabil dezakezu ezarpenak
konfiguratzeko. Ezarpenak telefonoan
gorde dezakezun konfigurazio-mezu gisa
jaso ditzakezu. Eskuragarritasunari
buruzko informazio gehiagorako, jo
zerbitzu hornitzailera edo hurbilen duzun
Nokia banatzailera.
Konfigurazio-mezu bat jasotakoan
ezarpenak automatikoki gordetzen eta
aktibatzen ez badira,
1 mezu berri
bistaratzen da. Ezarpenak gordetzeko,
hautatu
Erakutsi
>
Aukerak
>
Gorde
.
Agian zerbitzu-hornitzaileak emandako
PIN kodea idatzi beharko duzu.