Bateria kargatu
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki.
Telefonoak bateria gutxi duela adieraziz
gero, jarraitu pauso hauek:
1 Konektatu bateria hormako hartune
batera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
3 Bateria erabat kargatuta dagoenean,
deskonektatu kargagailua telefonotik
eta ondoren hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu
behar eta kargatzen ari den bitartean ere
erabil dezakezu. Bateria guztiz
deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu
arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Bateragarriak diren Nokia
kargagailu zaharrak badituzu, zure
telefonoarekin erabil ditzakezu CA-44
kargagailu-egokitzailea kargagailuari
jarriz. Egokitzailea osagarri gehigarri gisa
erabilgarri dago.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe
bat eskuragarri ez duzunean. Telefonoa
USB kable batekin kargatzen denean,
kargatze-denbora luzeagoa da. USBrekin
kargatuz gero, eraginkortasuna alda
daiteke. Zenbait kasutan, denbora luzea
igaro daiteke kargatzen hasi eta telefonoa
funtzionatzen hasi arte.
USB bidez kargatzean, telefonoa kargatu
bitartean ere datuak transferi ditzakezu
USB kablearekin.
1 Konektatu USB gailu bateragarri bat
zure telefonora USB datu-kable
bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu
motaren arabera, baliteke kargatzen
hasi aurretik denbora igarotzea.
2 Telefonoa piztuta badago, aukeratu
telefonoaren pantailako USB
moduaren aukeretako bat.