Nokia 6700 slide - Zure sareko lagunekin uneoro harremanetan izan

background image

Zure sareko lagunekin uneoro

harremanetan izan

Zure gailuko kontaktuen informazioa sare

sozialen zerbitzuetan dituzun kontaktuen

informazioarekin sinkroniza dezakezu.

Sinkronizatzeko baimena ematean, zure

kontaktuen profileko informazioa ikusi

ahal izango duzu gailuko Kontaktuak

aplikazioan, adibidez, euren argazkia eta

egoera-eguneratzeak.
Sareko zerbitzuak dira zure kontaktuak

sinkronizatzea eta egoera-eguneratzeak

ikustea. Ibiltaritza eta datu-

transmisioarengatik tarifa gehigarriak

aplika daitezke. Sare sozialen zerbitzua ez

badago erabilgarri edo ondo

funtzionatzen ez badu, baliteke ezin

sinkronizatzea edo egoera-eguneratzeak

ezin ikustea.
Zure kontaktuak sinkronizatzen hasteko,

zoaz zure gailuaren sare sozialen

aplikazioko ezarpenetara, hautatu

sarbide bat eta ezarri sinkronizazio

automatikoaren maiztasuna.
Kontaktuen eta sare sozialen zerbitzuaren

arteko konexioa desaktibatzeko, zure

gailuaren sare sozialen zerbitzuaren

aplikazioko ezarpenetan, garbitu Gaitu

kontrol-laukia.
Baliteke eginbide hau lurralde guztietan

erabilgarri ez egotea.

Kontaktuak 27

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.