Transferitu edukia beste gailu batera
Hautatu >
Ezarpenak
>
Konektibitat.
>
Transferen.
.
Datuen transferentzia aplikazioarekin
edukia transferi dezakezu, adibidez,
kontaktuak, bi Nokia telefono
bateragarrien artean.
Gailu igorlearen modeloak mugatzen du
transferi daitekeen eduki mota. Beste
gailuak sinkronizazioa onartzen badu,
telefonoaren beste gailuaren artean
sinkroniza ditzakezu datuak. Beste gailua
bateragarria ez bada, zureak jakinaraziko
dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe ezin bada
piztu, zure SIM txartela sar dezakezu
bertan. Zure gailua SIM txartelik gabe
pizten denean, konexiorik gabeko profila
automatikoki aktibatzen da.
Edukia transferitu
Beste gailu batetik datuak lehenengo
aldiz berreskuratzeko:
1 Datuak transferitzeko erabili nahi
duzun konexio mota aukeratu. Bi
gailuek aukeratutako konexio mota
onartzea beharrezkoa da.
2 Edukia zein gailutik transferitu nahi
duzun aukeratu. Zure gailuan kode
bat sartzea eskatzen zaizu. Idatzi
kode bat (1-16 digitu) eta aukeratu
Ados
. Idatzi kode berbera beste
gailuan eta aukeratu
Ados
. Gailuak
dagoeneko uztartuta daude.
Modelo batzuek Datuen
transferentziarako aplikazioa mezu
gisa bidaltzen dute. Transferentziak
aplikazioa beste gailuan instalatzeko,
ireki mezua eta jarraitu pantailako
argibideak.
3 Zure gailuan aukeratu beste gailutik
transferitu nahi duzun edukia.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu
honetan dagokion tokira aldatuko da.
Transferentziaren denbora transferitzen
diren datuen araberakoa izango da.
Transferentzia eten eta geroago jarrai
dezakezu.
Sinkronizazioa bi norabidetakoa da, eta bi
gailuetako datuak berdinak izango dira.
Edozein gailutik elementu bat ezabatzen
bada, sinkronizatzerakoan beste gailutik
ezabatuko da; ezabatutako elementuak
ezin dira sinkronizazioarekin
berreskuratu.
Azken egindako transferentzia baten
erregistroa ikusteko, ikusbide nagusian
lasterbide bat aukeratu eta
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
.