Bluetooth-ari buruz
Bluetooth teknologiak hari gabeko
konexioak ahalbidetzen ditu 10
metrotara (33 oin) dauden gailu
elektronikoen artean. Bluetooth
48 Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
konexioarekin irudiak, bideoak, testuak,
enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak
bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth
teknologia erabiltzen duten beste
gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooh teknologia erabiltzen duten
gailuak irrati-uhinak erabiliz
komunikatzen direnez, zure gailuak eta
besteek ez dute ikuspen-lerro berean
egon beharrik. Bi gailuak elkarrengandik
gehienez 10 metrora egotea besterik ez
da beharrezkoa. Halere, konexioan
interferentziak egon daitezke
hormengatik edo beste gailu
elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago
egon daitezke martxan aldi berean.
Esaterako, gailua aurikularretara
konektatuta badago, aldi berean
fitxategiak beste gailu bateragarri batera
alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin
bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: Audio
Banaketa Aurreratua, Audio/Bideo
Urruneko kontrola, Oinarrizko Irudiak,
Oinarrizko Inprimaketa, Gailuaren IDa,
Telefonoz Sareratzeko Sarea, Fitxategi
Transferentzia, Audio/Bideo Banaketa
Generikoa , Sarbide Generikoa, Objektua
Aldaketa Generikoa, Esku-librea, Gizaki
Interfaze Gailua, Aurikularrak, Objektu
Bultza, Agenda Sarbidea, Serie Portua eta
SIM Sarbidea . Bluetooth teknologia
onartzen duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo
honetarako Nokia konpainiak onartutako
osagarri homologatuak erabili behar dira
bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.