Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa
dagoen bitartean bistaratzen bada,
telefonoa eta Interneteko atebide edo
zerbitzariaren arteko datu transmisioa
kodifikatuta egongo da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka
eta edukiaren zerbitzariaren (datuak
gordetzen diren tokiaren) arteko datu
igorpena segurua denik. Zerbitzu-
hornitzaileak pasagunea eta edukien
zerbitzariaren arteko datu igorpena
ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu
batzuentzat beharrezkoak izan daitezke,
adibidez bankuen zerbitzuak.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez
dela edo zure telefonoan segurtasun
ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko
zaizu. Informazio gehiago jasotzeko, jo
zure zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak
urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen
arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez
erabili behar dira segurtasun gehigarri
hori benetan aprobetxatu ahal izateko.
Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki
behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi
iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren,
egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu
baino lehen, ziurtagiriaren jabea
konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena
dela egiazta ezazu.