Deien ezarpenak
Hautatu >
Ezarpenak
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Deiak
.
Hautatu hurrengoen artetik:
Nire zenbakia bidali — Erakutsi zure
telefono zenbakia deitzen ari zaren
pertsonari.
Deia zain — Ezarri dei batean zaudenean
sarrerako deien jakinarazpenak jasotzea
(sareko zerbitzua).
Ukatu mezudun deiak — Dei bati uko
egiten diozunean, bidali testu-mezu bat
dei egiten dizun pertsonari ez
erantzutearen arrazoia jakinarazteko.
Mezuaren testua — Idatzi dei bati uko
egitean deitzaileari bidaliko zaion testu-
mezu estandarra.
Neure bideoa dei jas.etan — Baimendu
edo ukatu bideo-dei batean zehar zure
telefonotik bideoak bidaltzea.
Irudia bideo-deian — Bideoa bidaltzen
ez bada bideo-deia egiterakoan, hautatu
horren ordez bistaratuko den irudia.
Auto. berriro markatu — Dei batek
arrakastarik ez badu, ezarri telefonoa
gehienez hamar saiakera egin ditzan.
Birmarkatze automatikoa eteteko, sakatu
amaitzeko tekla.
Deiaren iraupena ikusi — Bistaratu dei
baten iraupena deian zehar.
Laburpena deiaren ond. — Bistaratu dei
baten iraupena dei baten ondoren.
Markaketa bizkorra — Gaitu markatze
azkarra.
Edozein teklak erantzun — Gaitu
edozein teklarekin erantzuteko aukera.
Erabiltzen ari den linea — Ezarpen hau
(sareko zerbitzua) SIM txartelak bi zenbaki
harpidetu, hau da, bi telefono linea
onartzen baditu soilik eskuragarri egongo
da. Hautatu zer telefono linea erabili nahi
duzun deiak egin eta testu-mezuak
bidaltzeko. Bi lineetako deiak erantzun
daitezke bakarra aukeratuta izan arren.
2.
linea
aukeratzen baduzu eta sareko
zerbitzu honetara harpidetu ez bazara,
ezin izango duzu deirik egin. Bigarren
linea hautatuz gero, agertuko da
hasierako pantailan.
Linea aldaketa — Debekatu telefono-
linea hautatzeko aukera (sareko
zerbitzua), SIM txartelak onartzen badu.
Ezarpen hau aldatzeko, PIN2 kodea behar
da.
Kontaktuen bilaketa — Aktibatu
kontaktuen bilaketa hasiera-pantailan.