Deiak egin
Dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia,
eskualde kodea barne, eta sakatu dei
tekla.
Aholkua: nazioarteko deietan, gehitu
nazioarteko aurrezenbakia ordezkatzen
duen + ikurra, herrialdearen
aurrezenbakia, lurraldearen
aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero,
hasierako 0 kendu) eta idatzi telefono
zenbakia.
Deia amaitzeko edo dei saiakera
ezeztatzeko, sakatu bukatzeko tekla.
Gordetako kontaktuak erabiliz dei bat
egiteko, ireki kontaktuak. Idatzi izenaren
lehenengo hizkiak, zoaz izenera eta
sakatu deitzeko tekla.
Erregistroa erabiliz dei bat egiteko, sakatu
deitzeko tekla deitzen saiatu zaren edo
deitu dituzun azken 20 zenbakiak
ikusteko. Zoaz nahi duzun zenbakira edo
izenera eta sakatu deitzeko tekla.
Dei aktibo baten bolumena egokitzeko,
mugitu ezkerrera edo eskuinera.
Ahots-dei batetik bideo-dei batera
aldatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Aldatu
bideo-deira
. Telefonoak ahots-deia
bukatzen du eta hartzaileari bideo-dei bat
egiten dio.