Urruneko konfigurazioa
Hautatu >
Ezarpenak
>
Datu
kudea.
>
Gailu kudeatzailea
.
Gailuen kudeatzailearekin telefonoko
ezarpenak, datuak eta softwarea
urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke
telefonoko konfigurazio-ezarpenak
jasotzeko. Zerbitzu hornitzaileak edo
enpresako informazio kudeaketa sailak
zerbitzarien profilak eta konfigurazio-
ezarpenak bidal diezazkizukete.
Konfigurazio-ezarpenek telefonoko
aplikazioek erabiltzen dituzten konexio-
ezarpenak edo bestelako ezarpenak izan
ditzakete. Aukera eskuragarriak
desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfiguraziorako konexioa
zerbitzariak abiarazi ohi du, telefonoaren
ezarpenak eguneratu behar direnean.
Zerbitzariaren profil bat sortzeko, hautatu
Aukerak
>
Zerbitzari-profilak
>
Aukerak
>
Zerbitzari-profil berria
.
Zerbitzu-hornitzaileak konfigurazio-
mezu bat ere bidal diezazuke
ezarpenekin. Honela ez bada, zehaztu
datu hauek:
Zerbitzariaren izena — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren izena.
Zerbitzariaren IDa — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren ID
errepikaezina.
Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi
telefonoa zerbitzarian identifikatzeko
pasahitza.
Sarbidea — Hautatu konektatzeko
erabili beharreko sarbide puntua edo
sortu sarbide puntu bat. Konektatzen
46 Datuen kudeaketa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
zaren bakoitzean sarbide puntua
aukeratzeko eskatzea hauta dezakezu.
Datu-eramailetzat
Internet
hautatzen
baduzu soilik izango duzu ezarpen hau
eskuragarri.
Ostalariaren helbidea — Idatzi
konfigurazio-zerbitzariaren web
helbidea.
Ataka — Idatzi zerbitzariaren ataka-
zenbakia.
Erabiltzailearen izena eta
Pasahitza — Idatzi konfigurazio-
zerbitzarian dituzun erabiltzaile-izena eta
pasahitza.
Baimendu konfigurazioa — Hautatu
Bai
zerbitzariari konfigurazio-saioa
abiaraztea baimentzeko.
Onartu auto. esk. denak — Hautatu
Bai
konfigurazio-saioa abiaraztean
zerbitzariak baieztapenik eskatzea nahi
ez baduzu.
Sare-autentifikazioa — Hautatu http
autentifikazioa erabili ala ez.
Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-
pasahitza — Idatzi autentifikaziorako
erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Sare-
autentifikazioa
erabiltzea hautatzen
baduzu soilik izango duzu ezarpen hau
eskuragarri.
Zerbitzarira konektatzeko eta
telefonoaren konfigurazio-ezarpenak
jasotzeko, hautatu
Aukerak
>
Konfigurazioa hasi
.
Hautatutako profilaren konfigurazio-
erregistroa ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
.
Telefonoaren softwarea hari gabeko
konexio bidez eguneratzeko, hautatu
Aukerak
>
Eguneratzeak bilatu
.
Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak
ezabatzen. Telefonoan eguneratze-
paketea jasotakoan, jarraitu pantailako
argibideak. Instalazioa osatutakoan
telefonoa berrabiarazi egiten da.
Software eguneratzeak deskargatzean
datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina
bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da telefonoa
erabili, ezta larrialdi deietarako ere,
instalazioa amaitu eta telefonoa
berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun-kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu aurretik.
Datuen kudeaketa 47
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.